LARRATXORIAK

 

Larratxori-sailla nire landan badut,

egurats argien zale ta buruzut:

ega-zabal dabil, beraren oiñatza

ez duzu egundo lurreko lokatza.

 

Galtsoro ixilletik gora doaz zuzen...

(gariak kulunka ez bide dute eten )

Badoaz kantari zeru garbi zear,

iguzkiak gingan dario su ta gar.

 

Larratxori oiek egaz doaz gorutz,

eta goialdetan dira, iduri gurutz.

Eguerdiz, argi biur ta iguzki sar-

goritan orien otsa dantzut bakar.

 

Badut nire baitan Larratxori-sailla...

abeslari dabiltz Yainkoaren billa.

Nire oldozpenak dituzu: egarin

doaz atergabe, ozkarbitan urdin.

 

Marneffe (Belgique)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus