MUYSHONDT ROGER eta CONTRERAS ESKARNE senar-emazteei adiskidetsuki, atzerriko egun gorrietan, gurasoengandiko argia, beroa eta indarra biotzeratu baitzenizkidaten.

 

 

OPARIZ

 

        Olerki-txorta au Euzkadi'n bizi zeran euskeldun zorioneko orri eskeintzen dizu atzerrian bizi dan euskeldun batek.

        Nire eginbideak betetzearren aberritik yoan bearra izan nun.

        Utzi nitun euzko-mendi maiteak, garo-usai zoragarria zerioten.

        Bizi naizen alderdietako bazterrak, elkorrak edo gogorregiak diralako, garo izpirik ez dute erne-erazten.

        Baña ez larritu; eusko-biotz bakoitzak garo-usai maitegarria, eusko-aberriaren usaia dario.

        Gorputzez ez izan arren, biotzez ta gogoz Euzkadi eder eta sendoaren gomuta xuspergarria burura cnenkarren.

        AN... Yaungoiko begirakunaren argitan, arte  gogor eta zimelakin batera gizon sendoak erne oi dira; pagorik zabal, lodi eta orritsuenen artean, txantxangorriak antzo, euskeldun bular -zabal, irudimen biziak beren eresi zar, arin eta lilluragarriak abesten

ditue ta eltzun-zugaitz zuzenen adarpetan gogo iteratsu ta artezak azten dira. Zugaitz-adarrei itsatsitako laño zurien maindirea iguzki-izpiak urratuaz, argi-zirrintarik iñoiz ikusi ez dituen baso-xokoak  argiz gañezka ageri dira ta urretxindorra txorrotxioka diardu.

        Orixe gogoratzen nuen; eta gogoratze orren maitasun eta su goriaz olerkiok ekarri nitun.

        Beraz, olerki-txorta au, atzerrian bizi naizen onentzat, aberriaren oroipen goxoa da-ta, Euzkadi'n bizi zeran euskeldun zoriontsu orri eskeintzen dizut.

 

Mexiko'n 1947 gko. Otsaillak 7

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus