EUSKERA GATXA DALA IKASTEKO

 

Esaten dabe: Euskera oso

gatxa dala ikasteko.

Euskera egiz maite dabenak

on ez dausku esango;

langille txarrak atxaki asko

beti dauka lanerako.

Batzuk beingoan ikasten dabe

ikasi nai dabelako,

beste batzuek nagiagaitik

itxi oi dabe geroko.

Gauza bat orain gogoan artu

egi aundia dalako:

Gure euskera biar bagendu

ogi zuria jateko,

aundi ta txiki, zar eta gazte,

danak leukie ikasiko.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.eus