MUTILZAR BATERI
Bertso batzuek jartera noa
bai al dakizue nori?
Berrogei urte neska atzian
dabillen mutilzar bati.
Neskak ondoti
igesta beti,
eurak dakie zergaiti,
orrek senartzat artzeko baño
izteko obia dirudi.
Gozotasunik ez dau izango
neure ustez emakumentzat,
onen biotzan maitasun asko
ez da egongo andrientzat;
neskak onentzat
burua aunditzat,
gorputza dauke edertzat,
gura izan asko ez dabe eukiko
olango mutilzarrentzat.
Falta dabena billa ibiltia
on da bide zuzena,
ikusten dogu urte askotan
andra billa zabizena;
gura dozuna
fiña ta ona
ondo artuko zaituna;
zu baño obia ez da izango
zuri begira dagona.
Toki askotan emazte billa
jo izan dozu atia,
patxadazkoa izan baziñan
topauko zendun andria;
orain ordia
zuri alabia
nok dauka emon guria?
Belu dabizen gau-txoriari
bat be emon ez da bakia.
Bai dakizue zelangoa dan
mutil zarraren gogoa?
Zartzarorako aurreratzia
dotia edo dirua;
orren burua
ez dok leloa,
ederra dauken asmua,
erretirotzat seguru dauke
erriko kanposantua.
(1959, Abenduak 5)
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.eus