GABON-GABA
Jose Nazareteko,
Jerusalengo Miren,
ostatu billa dabiz
biak gaur Belenen.
«Ez dago ostaturik!»
dautsa erantzuten,
eta sartuten dira
estalpe zar baten,
txiro ta ezer gabe
Gabon izan arren.
Txiro ta ixilik da
Belengo askatxoa,
ta bertan jaio biar
Jesus Jaungoikoa;
emon daiogun pozez
ostatu beroa,
geure biotz barruko
maitasun sutsua;
ordez emongo dausku
betiko zerua.
Entzun Gabonetako
Jesusen bertsoak,
diralako Belendik
bidaldurikoak;
neba, arreba, senide,
sendi-gurasoak,
Gabon eta Urte barri
zorionekoak,
danoi eskintzen dauskuz
Jesus umetxoak.
Etzaitezte aspertu
nire bertsoakin,
diralako egiñak
maitasunarekin;
eurak diñoena ondo
ikasi ta egin,
Belen maite dagigun
gogo, biotz ta adin,
pozez bizi gaitezan
Sendi Deunarekin.
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.eus