POETEK LAUAXETA GOMUTAN

 

        Duela 100 urte, 1905eko abuztuaren 3an jaio zen Estepan Urkiaga Lauaxeta Laukizen. Faxistek fusilaturik hil zen 1937ko ekainaren 25ean Gasteizen.

        Bere lehen liburuko epilogoan edo oharrean idatzi zuen: «"Bide-barrijak" amaitu doguz. Batzuk arrika egingo dauste, beste batzuk goralduko nabe. Eztot gixonakaitik egin, Aberrijagaitik baño. Olerkari nazala agertutiari enago, izkuntza onetan be gogai batzuk azaldu daikeguzala erakustiari bai, ostera. (...) Maitasuna, Aberrija ta Uskurtza ixan dira gairik ugarijenak olerkarijentzat, neuretzako be bardin. Ludiko gairik kutunenak onexek yataz, Jel-pian esituta. Olerkarija barik Jeltzale benetakua nazala entzutiak atseginduko nau».

        Lauaxeta gogoan zutela zenbait idazlek egindako poemak bildu ditugu, haren gomuta zein molde eta gai poetikoz etorri zaigun ikusteko. Salbatore Mitxelenaren poema bat ekarri dugu lehenik, 1939koa. Hurrena: Gabriel Aresti, Ibon Sarasola, Bernardo Atxaga, Xabier Montoia, Omar Nabarro, Iñigo Aranbarri, Eusebio Erkiaga eta Koldo Izagirrerenak. Azkenik, 1995ean argitaratutako Jose Luis Otamendi eta Joseba Sarrionandiarena poema bana.

 

 

 

 

"Poetek Lauaxeta gomutan" orrialde nagusia