Hitzaurrea
Hara, 1977 urtean eta Irungo Udaletxearekin lankidetzan zazpigarrenez epaitu dira «IRUN HIRIA» deitu Literatur Sariak.
Sei sail berezi deitu ziren: Poesia, Saiakera eta Eleberria euskaraz, eta Poesia, Saiakera eta Eleberria erdaraz.
Idazlan honek du atera Euskal Poesian lehen saria, Xabier Haranburu, Joan Goikoetxea, Jon Etxaide, Milagros Bidegain eta Santiago Aizarna epaimahaiko zirelarik.
Obrak, 125.000 pta. eta gaztelua ukan zuen saritzat, obra orijinala, argitara gabea eta bederen 600 bertsoko hedadura izateko kondizioarekin, beti ere puntua, neurria eta gaia autorearen baitan utzirik. |