VII
eta aurrera joanen gaitun guztiak
batak bestearen inbidirik
sentituko ez duen momenturarte.
gu gaitun interesatuak.
interesatuak
gu gaitun
sorbaldarik
sorbaldaren
ondoko
ikusten
ez
den
eginahalezko borroka honetan
a
au
aurre
aurrera segitzeko
aurre
au
a amets haundirik gabe
esperantza apur batez
leher eginda
leher eginda
besterik ez bada ere.
© Mikel Arregi