dama zahar eta zabal bat da Europa

Europan sare bat bailitzan euria

euria hare harria baino astunagoa

astunagoa denboraren iragaite geldoa

iragaite geldoa ikusia izpilu zurian

izpilu zurian hegan ahate basatiak

ahate basatiak eta euria ibaian

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia