GALDERARIK EZ
«Sua errautsez estaltzeko
tenorea heldu da».
Vladimir Holan
Etxeak harrizkoak eta geldirik,
giza abereak ibili badabiltza.
Zergatik, hura eta hau zergatik,
galdetzen dute haurrek
baina ez die inork erantzuten.
Ez dituzte nagusiek galderak maite,
ez eta ere haurrek erantzunak.
Vladimir Holan eta hordiak
guzien aldemenetik iragaiten dira.
Ez galdetu zergatik, ez ihardetsi,
ezen ibili badabiltza.
© Joseba Sarrionandia