151 salmoa
Herriak (koruan).
Kanta Jaunari
lur guztia,
haren izena
hain eztia.
Izar batetik bestera,
itxasoz itxaso,
galasietan bar-barka
haren izena.
Jauna kantatu,
otoitz Jaunari,
bihotz garbiaz
kantatu hari.
Gazte aroan Jauna
maite etzendutenok
haren izena
udaberriz
lohitara jaurti zendutenok,
ez aipatu Izen hura
agoni orduan.
Galaxiatik galaxiara,
xoritik xorira
haren izena kantari.
Jaunaren izena
mailu golpe da,
lehoi gosetiaren
orru.
Zuen haragiak jango zituk,
lurrak
gizonaren ondakinak bezela.
Kanta Jauna
loreek eta birjinek:
Jesus kantatu
maiteminduek.
Galaxiz galaxi
xoritik xorira,
haren hitz denak
kantu bai dira.
Gari buruak
piztu ditu,
lore umilak
hark esnatu.
Kanta Jaunari
lur guztia,
haren izena
hain eztia.
Kanta anaiok
kantuz dantza
Jesusgan dugun
esperantza.
Kanta Jaunari...
© Xabier Azurmendi