Poeta beltxexkak

 

Jainkoaren izpiritua uren gainean dabil jostaka, ito nahi ez dun kortxo bat bezela.

Zuen bide hertzietan, galburu zinaten, Jainko haizearen loisinpera kuxkurtuta.

Amapol gorriak haizeari ihes zegion.

 

Urki txuriaren ostroak ere

Jainkoak mugitzen ditu,

haizeak ez.

Izarra eta hitzala ikaraz beldurrez.

Lurra berbera giza ezpainen neurrira.

Dantzari dabil.

 

Maitasunari ihes dagionak ez du izanen

nere errukirik.

          Ez dut ostera piztuko,

          azken egunean.

 

          Harriek herak kantu ixil bat dariote,

          bide hertzean,

          harri ixilak.

 

 

© Xabier Azurmendi