Tiberiades kantari
Ni itxas apal bat naiz.
Tiberiades.
Mapa zaharrak etzidaten eman
izenik.
Diotenez
Erromako
erregexka
baten
omenez
ezagutzen naute.
Oxina bezin
umila naizen
itxas apal bat naiz.
Jeografo eta poetek
ez naute
inoiz kantatu.
Ni, gizonaren
lehen abenturak
ikusiaz jaio nintzan
kuaternarioan.
Jordan ibaia nere seme da.
Arrantzale
suzko
batek
nere erraietan utzi zitun behin
zandali bi.
Neri nazka ematen dit
euriak,
txiki izateak.
Larru gordinezko bi zandali,
behatz bitarteak
odolez gorri.
Jordanen bainu bat hartu
ta bere lagunekin
etorri zan nere hondartzetara.
Umil senti nintzan,
Ermongo mendiek
ez dute gatzik.
Bainu bat Jordanen
hartu
ta
eder
etorri
zan.
Bainan Ermongo mendiek
ez dute gatzik.
Ni Tiberiades,
esku zuloan kabitzen
naizen
itxas txiki.
Bainu hartu berri etorri zan
lagunekin.
Nere uren gainean pasa zan
pospoloaren esnatzea bezela.
Nere uretan utzi zun
sua!
Sabela
goxoki
zapaldu zidan.
Ez nion
birjintaterik
zabaldu,
alperrikakoa zan.
Poeta haren hitzala ere
nere hertzetan
gorderik
damakit.
Maiteki,
pauso beroz
zagal
zitun
nere urak.
Maiteki
goxoki .
Sarritan
nere hertzetan
pasea ohi zan.
Ez nion
birjintaterik
zabaldu
alperrik bai zan.
Goxoki
pasa zan
nere ur gainean.
Odoldutako bi zandali
utzi zitun.
Odoldutako bi zandali
nere hertzetan.
Ni Tiberiades naiz
esku barruan
gorde liteken
poema bat.
© Xabier Azurmendi