Lurra kantari

 

Inude balitz legez lurra ahaztu dugu. Entzun zure pausoen danbada, lurra bertsolari bat da, entzun zure oinen hotsa lur gainean.

Lurra kantari. — Zahartu naiz, nere mendiek, kaspaz jantziak erosioan urtzen dijoaz.

Estratoetan ahaztu zaizkit oroitza denak.

Larrua diruzalearen eskuak bezela zimurtu zait.

Zuen ankapean gasta didazute azala, txingurriak arbola bezela.

Gizonek heren traumaz nazka naute.

Ni ere poeta beltxexkaren zai nago.

 

 

© Xabier Azurmendi