Euskera Errioxan galdu zuten bi monjeek Silosko Santo Domingon alkar hisketa.

El guardián de Santo Domingo de Silos, preocupado. — ¿Ouién era ese bardo, Gonzalvo?

Gonzalvo (con gesto de reverencia). — Señor non perdais reposo, cualquier Ordoño o Ponçio Pilato lo ha de matar.

        Ca non es de clerescia

        et non Tabla la cuaderna via.

Kondairagileak. — Silosko frailea siestara joan zan. Errioxa gainera, trixteki begira, hil omen zan gau haretan eguzkia.

        Mesta jaio berriak Errioxa untzak bezela lotu zun.

        Gure Euskalerriak, ostro bat galdu zun Errioxa, zortzigarren probintzia.

        Haitzpe batean, lurpean, lira bat omen dago, Poeta beltxexkak bakarrik bilatu eta jo dezakena.

 

 

© Xabier Azurmendi