Gizonaren ebolumena ta har zuriarena lur gainean hil ziren. Darwinen legeak lo datzate. Marsen eskaparateetan armario zaharrak bakarrik sal litezke.

 

Gizonok, izarrez betetako zeru hutsera so dakigu, larri minez.

 

Pareta guztiak itxirik.

 

Gose honentzat ez dago hogirik.

 

Zimaur zaku gera anka biren gainean, zimaurra zapaltzen.

 

Neguko arratsaldean Jainkoa falta zaigu.

 

Traizioa eta trixtura hor gure atean elkar laztanka.

 

 

© Xabier Azurmendi