Jesus kanta nahi duenak

garbi ditzala

          hondarrez hortzak,

mingaina berriz

          ikatz galdetan.

 

Kutxilo kolpeka

garbitu ohi dut goizero

mingaina.

Jesusen azken poeta honek.

 

Egia zer zen esaten ere

utzi

gabe

hil

zuten.

 

Begi beltz haiek

lo hartu zuten

arratsaldean,

Jainko mixterioak hil ziren.

 

 

© Xabier Azurmendi