Haren kantuaren doinura, mendiek, neskatilatxoaren bularrak bezela kixkurtu ohi ziren. Erosioak gastatutako Judeako mendiak. Suge gorria egun sentia laztantzen hasi omen zen, erbinudea eta txita errena maiteminduek bezela zebiltzen jostaka.

Jaio ziren oro dantzan hasi ziren.

Bizitza madarikazio baten ordez erregalu bat zalako.

 

 

© Xabier Azurmendi