Bulman jakintsuari

 

Bulman jakintsuak biloistu digu Jesus, Golgotan borreroak bezala.

Erromako soldaduek ere biloistu zuten.

Bulmanek ostera biloistu eta berriro hil digu Gizonaren Semea.

 

Jesus, poetok bakarrik konpreni dezakegu, loreei laztan egin eta emakumeak jare uzten ditugun poetok.

Bulman ez hadi izan aztun hire raziozinioekin.

 

 

© Xabier Azurmendi