Espainiako gaztelu batean datzan bati
Lore honi
egin diezaiokezun
irripar lotsatua,
arrazoizkoa da.
Lotsaz harrituta geratzen
bai gana,
geure burua
loreari so
aurkitzen dugunean.
Hala ere
lore honek duen
lotsarik tristiena,
zuri
ekarria izan dela
bere sustraietatik ebaki
eta gero.
Zuk,
bere lurralde
zabal
irikietara
joan izaterik
izaten ez duzulako.
Baina hala ere
suak urtuko du
burdina,
hamaika mila eratako
suak.
Su gogorrak
eta
beste suak,
ordea
beti,
erretzen dakien
suak.
Orduan
mende bat helduko da
zuek,
geuk,
lorea lotsarik gabe usandu,
begiratuko dugun
mende desiratua.
© Amaia Lasa Alegria