VIII
MORIAH MENDIAN
(Etor. XXII, 3, 18)
Abraham eta lzaak heldu dice.
Kantariak, heieri beha laude, lau lerrotan emanak, lau zurubi iduri edo menditto bat.
lzaak-en bizkarrean egurra. Abraham-en eskuan sua.
Kantariak jauntzi luze xuriekin.
Hastean argi guti eta hunela daude guziak:
Kantariak Kantariak
Kantariak Kantariak
Abraham
Eta Izaak
Gururatzean hunela izanen dire:
Abraham
Kantariak Kantariak
Izaak
Kantariak Kantariak
Izaak
(Kantuz)
Huna sua eta egurra
Bainan nun da bildotsa?
Abraham
Utzak, seme, Jainkoaren gain
Eskaintzako bildotsa.
Izaak
Ez ote da Guhauri aita
Bildotsa bilatzea?
Jainkoaren emaitzez baita
Gure lurra betea.
Abraham
Bildotsetan Nihauk zoin hauta
Nola jakin dezaket?
Jaunak berak daki zoin duen
Nahi eta zoin laket.
Izaak
Bildotsetan Har-zazu, aita,
Ederren eta maitena:
Zor diozu Jainko Jaunari,
Zor diogu den dena.
Abraham
Ederrena Eta maitena
Zu zaitut zu, Izaak.
Zutaz ote Nau gabetuko
Gure gaurko eskaintzak?
Izaak
Nahi balu Jainkoak hola,
«Bai» erran nezoke nik:
Naizen eta Dutan guzia
Baititut haren ganik.
Kantariek
Ai! beha zak, Izaak, beha mendieri
Entzun-zkik lur soinuak aize eta xori...
Zu zare zu Jainkoak nahi bildots hori.
Mendi buruek egin dirdir zeruari,
Itsas-aizeek soinu, xoriek tiruri...
Zu zare Jainkoak nahi bildots hori.
Urak xirripaka jauts eta kurrunkari,
Zenbat nigar lurrean behar den ixuri...
Zu zare zu Jainkoak nahi bildots hori.
Zara, zure Izaak, norat zaitzu ari?
Zeinu-danga, hil-oihu, alargun-intziri...
Zu zare zu Jainkoak nahi bildots hori.
(Kantariek belaun bat lurrean. Abraham gain-gainean. Kanieta aitxatuko du eta lzaak egurren gainean etzanen). Soinu.
Kantariek
(batek kantu edo biek. Bertzek aho hetsirik, soinu)
Diren guziak beite bizitzetik geldi:
Hiltzeko irrintzin bat bota mendiz mendi.
Moriah gain gainean daude biak orai
Aita-semek Jaunari minez diote: bai!
Diren guziek beite bizitzetik geldi:
Hiltzeko irrintzin bat bota mendiz mendi.
Aitak behar du orai lama sabachtani!
Bere seme bildotsa hil eta eskaini.
Zerutik mintzo bat
Abraham! Abraham! Goikoaren gizona.
Abraham
Hemen nauzu, Jauna.
Jainkoa
Etzazula eskua heda
Haurraren gainera.
Etzazula gaizkirik egin. Aski da.
Badakit orai Jainkoaren beldurra
Badela zure bihotzean.
Galdetu dautzut seme bakarra
Eta ez duzu ezetz erran.
Kantariek
Zure semea, zure bakarra
Nik osoki galdatzean
Ez baituzu ezetz erran:
Jainko Jaunaren beldurra
Baduzula bihotzean
Eman duzu agerian.
Galdatu dautzut seme bakarra
Eta ez duzu ezetz erran.
Gorputz neurriak, odol neurriak
Baititutzu kraskarazi
Zu baitan naiz orai bizi.
Eginen ditut gizon guziak
Herriz herri, mendez mende
Zuri esker Jainko seme.
Galdatu dautzut seme bakarra
Berehala duzu eman.
* * *
Jainkoa
Gorputz odolez izanik ere
Elgarretarik denak arrotz,
Zutan gizonek eginen dute
Sinesteaz bat sekulakotz.
Kantari guziek
Muga, neurriak utzi-eta,
Abrahamtarrek dugun kanta.
Jainkoa dugu denek aita:
Munduan dugun elgar maita.
Jainkoa
Itsas-ondoan bezenbat legar
Zuri semeak sortu behar.
Beha geroan zenbat gizalde
Beha zeruan zenbat izar.
Kantari guziek
Muga, neurriak utzi-eta,
Abrahamtarrek dugun kanta.
Jainkoa dugu denek aita:
Munduan dugun elgar maita.
Jainkoa
Nere betiko Izpiritua
Ibiliko da jendez jende:
Bat eginen du barnez mundua
Denak doatzin zeru alde.
Kantari guziek
Muga, neurriak utzi-eta,
Abrahamtarrek dugun kanta.
Jainkoa dugu denek aita:
Munduan dugun elgar maita.
Beloke-n, 1971
© Xabier Iratzeder