VI
ABRAHAMEN OTOITZA
(Etor. XVIII)
(Oihal aintzinean)
Kantariek
Manbreko haitz-ondoan
Oihal-etxolaren aintzinean
Abraham zagon eguerditsutan
Eta Jauna zitzaion iragan.
Begiak altxatzean
Ikusi zituen aintzinean
Hor hiru gizon xutik so hari:
Joan zen eta ahuspez erori.
Abraham 1
Zure begieri,
Jauna, laketgarri
Banitzaiote:
Ez, otoi, iragan
Ene aintzinean.
Gelditu gabe.
Kantariek
Mambreko haitz-ondoan
Oihal-etxolaren aintzinean
Abraham zagon eguerditsutan
Eta Jauna zitzaion iragan.
Begiak altxatzean
Ikusi zituen aintzinean
Hor hiru gizon xutik so hari:
Joan zen eta ahuspez erori.
Abraham
Oinak garbi eta
Pausatzeko etzan
Haitz hunen pean.
Jan piska bat eta:
Ogiak pitz beza
Zuen bihotza.
Hiruek
Egina izan dadila
Diozun bezala.
Kantariek
Manbreko haitz-ondoan
Oihal-etxolaren aintzinean
Abraham zagon eguerditsutan
Eta Jauna zitzaion iragan.
Jauna
Nun ote da Zara, zure emaztea?
Abraham
Oihal - etxolan.
Jauna
Etorriko nitzaitzu berritz helduden urtean.
Ukanen du Zarak orduan semea.
Zara
Ai! ai!
Orai,
Hoin higatua, nik ezagutuko atsegina?
Hoin zahartua dutalarik ere gizona?
Jauna
Zertako egin du Zarak irri?
Deus ote da sobera
Jaunarentzat miragarri?
Sasoin berean,
Helduden urtean
Behar nitzaitzu berritz etorri:
Seme baten ama izanen da Zara.
Zara
Ez dut irririk egin.
Jauna
Irri egin duzu, bai, zure buruarekin.
Jainkoa
(Soinu)
Abraham baitut adiskide
Hari nola gorde
Zer dutan
Gogoan.
Zeruetaraino dut aditua
Zodom eta Gomorren kontrako oihua:
Handia da handia heien bekatua.
Abraham
(hurbilduz)
Bekatorosekin
Suntsituko duzu gizon zuzena?
Nork daki Gomorren ez ote diren
Berrogoi ta hamar gizon zuzen?
Jainkoa
Berrogoi ta hamar gizon zuzen
Balin baditut kausitzen
Ez dut hiria suntsituren.
Abraham
Barkatu, Jauna, bainaiz hoin ausarta:
Hauts eta errauts izaki-eta
Bainan, Jainkoa, bortz gizon zuzen
Dire beharba eskasturen.
Jainkoa
Berrogoi ta bortz gizon zuzen
Balin baditut kausitzen
Ez dut makurrik eginen.
Abraham
Bainan nork daki ez ote diren
Berrogoi baizik izanen.
Jainkoa
Berrogoi balin baditut kausitzen
Ez dut makurrik eginen.
Abraham
Ene Jainkoa, ez otoi! kexa
Naizen hauts eta errautsa
Mintzaturik ere:
Beharba hogoi ta hamar izanen dire.
Jainkoa
Ez dut makurrik eginen
Hogoi-ta-hamar balin baditut kausitzen.
Abraham
Ausarta naiz bai, mintzatzea berritz ere:
Beharba, hogoi izanen dire.
Jainkoa
Ez dut hiria suntsituren
Balin baditut hogoi kausitzen.
Abraham
Ene Jainkoa, ez, otoi! kexa.
Naizen hauts eta errautsa
Azken aldiko
Naiz mintzatuko:
Beharba... hamar izanen dire.
Jainkoa
Ez dut suntsituren
Balin baditut hamar ere
Kausitzen.
© Xabier Iratzeder