Jainkoaren Ama!

 

Agur, emazteki guzien gorena,

Maria, zuk nihon ez duzu berdinik;

Birjina zarade et'Ama, haurminik

ezagutu gabe ez den gutiena.

 

Zerori hutsetik sortu zaituena,

bai Jainkoa bera jaio da zuganik;

zure esnez hazi duzu haur eginik

zerutar guzien bizigarri dena.

 

Neurri gabea da, ta zuk neurtu duzu:

betidanik bada, ta zuk haurtu duzu:

hil ezin da, ta zuk egin duzu hilkor.

 

Zeru goian dago Jaun eta Errege,

zuk lurrean duzu egin gure pare;

ez, Ama, berdinik zuk ez duzu nihor.

 

 

© Polikarpo Iraizoz