San Joseri aingerua agertzen
Orduan Jainkoak aingeru bat zion
gauez ametsetan Joseri bidali,
beldur eta kezka horiek itzali
ta bakea berriz ekar ziezaion:
«Jose Dabidena, hots, euzu bihotz on!
ez Mariagandik iheska ibili,
deusen beldurgabe hargana itzuli,
hark ez du gaizkirik egin nihoiz nihon.
Zure andre hori haurbidean bada,
deus ikustekorik ez du hor gizonek,
Izpiritu Saindu berak egina da.
Mariak seme bat aurki sortuko du,
eta jaioko den haurrari zeronek
bai Jesus izena jarriko diozu.»
© Polikarpo Iraizoz