Argi mutila

 

Gizakien gogoak seinale hutsak

tu sortzen ta hedatzen munduko frutu.

Eratze bat zabala. Ez dugu aiutu

ez badirade gure: inoren putzak

 

geuretu gabe dira. Ez gara mutu

arrazoiaren giltzan eginik murgil,

bakoitzaren burua jiraka dabil,

kosmogonia bizi, zentzu ikutu.

 

Historiaren grina ezin daite hil,

haren ondorik goaz bidean zehar,

badugula hizkuntza, aitzur borobil,

 

mintzatzeko edonoiz sorturik indar,

bide berrien bila sakondurikan,

guganatuz argia, duguna behar.

 

 

© Alfonso Irigoien