Kana bat mimen flesioginen
Libertaterik gabe akats ugari.
Errekaren alboko kana bat mimen
badukegu gorderik flesioginen
adaptatuz sakaka datorrenari.
Laster luke gauza bat zorrotz eginen:
zigor bortitz bezala hezi liteke,
zapaltzaileen kontra gaitzi liteke,
lehen ere horrela ibili ginen.
Espero den bakea suntsi liteke,
jaio arte berria haizeetara,
emanikan urrats bat bizi liteke.
Euskal Herria hoa beti dantzara,
eskualdetako denak eztiz beterik,
baduala eztena erle gisara.
© Alfonso Irigoien