La patria chica delakoaz

 

Euskal Herria dugu la patria chica

Monzon Altolagirrek esan digunez,

amamos nuestra España, aberaskumez,

por siempre y sobre todo, haren musika,

 

sobre la patria chica incluso, handitasunez.

Euskal Herria dugu batasun eske,

Espainiakoak hari, bereak beste,

ardura dio soilik gauez ta egunez.

 

Ifar hegoak dira —sasi nahaste!—

desberdinak harentzat haizeen neurriz,

daltoniko baitugu igande t'aste.

 

Madrileko leoia joko bihurriz

poesia faltsoa zabaltzen dator.

Mundu zabala, ordea, maitasun urriz.

 

 

© Alfonso Irigoien