Mintzaira

 

Eraso baldin bazait, neure begira,

itzalaren habea barren muinean,

irato baldin bazait osin gunean,

oraindik zait gelditzen neure mintzaira.

 

Ebaki baldin bazait neure zainean,

itzalaren habea mailatu bada,

beltziturik begiak, eginik gaba,

gelditzen zait mintzaira neure minean.

 

Agindu baldin bada justizi baga

begizko bat zorrotza egin gurarik,

gelditzen zait mintzaira, ezin dut laga.

 

Estali baldin bada izkutaturik

argi behar zuena mundu zabalean,

gelditzen zait mintzaira, haren ondorik.

 

 

© Alfonso Irigoien