Anbotopean

 

Ta bertsotan hasirik lotu nintzaion

euskal gogo azpira zigutenari,

Urkiola gurean garrez kantari,

Anbotoko tontorrak baietza zion.

 

Oihua zen zabaldu, egan da ari,

Euskal Herri osora hatsaren beroz,

bildurik bi zatiak jakitez t'asmoz,

zerauntsala, bultzatuz, izateari.

 

Xalbador ta Mattini entzunik gogoz,

Hego aldeko denek ekinik jator,

euskalduna zen orok hartu zuen poz.

 

Harrezkero zantzoa goraka dator,

irrintzi bat bezala, urraturikan,

Erantzunen galdezka sendo ta bizkor.

 

 

© Alfonso Irigoien