Akerrak adarrak okerrak ditu

 

Akerraren adarrak okerrak dira,

okerraren adarrak akerrak baina,

adarraren okerrak, hartan bagina,

akerragoak tente, oker baitira.

 

Akerrean baitabil adarren mama

okerragora gatoz hara okertuz,

adarrak ta okerrak sarri ikertuz,

ez dugula akerra adar egina.

 

Okerra ta adarra gogor akertuz

aker horrek adarrak okerrak ditu,

oker franko akerki bertan adartuz.

 

Sorterriak akerrak bortitz balitu

okerretikan libro berriz geundeke.

Adar denak okerrik jarri behar ditu.

 

 

© Alfonso Irigoien