Hatsalboz

 

Fikzio bat sublime agertzen dena

lehen garaitik zaigu gogoz hedatu,

boterearen alde bortitz jokatu,

Inperio zaharrak eutsirik lema.

 

Bigundurik nahi da itxuraldatu.

Populuan zuzenki direnak ari,

loturikan bihotzez errumesari,

garbi daude, ez dira bidez erratu.

 

Asko daude, ordea, beti pentsari,

ez direla makurtzen behereraino,

mundu hartako giltzaz beti gidari.

 

Ez balitz han aterik, gezurreraino,

Ai zelako zingira itogarria!

Behar ez dugu jausi, gizondu baino!

 

 

© Alfonso Irigoien