Eguzkipeko

 

Izarratuak dira une zabalak,

eternitatez jiran, jira biraka,

ez daudela barerik ezin eskapa,

diren lekutik kanpo, ardatz hegalak.

 

Munduan ere jiraz azkar presaka,

korrika ta muturka neurriz kanpora,

geuregana beharrez geure denbora,

ez dakigun ingura sasi sastraka.

 

Ezin iraun bizian zaharragora

iraganikan baizik, orain da beti.

Ezin finka geldian, ezin tenk ora!

 

Laban goaz gerora eguzkipeti,

lehengoan urratsa dugula hartzen,

ustu arte gringa gorputz soineti.

 

 

© Alfonso Irigoien