Zizpuru etenak
Urraturik datozen berba sakonak
ezin entzunik gaude nahi bezala,
dardaraka barrena, laidoz azala,
Euskal Herri gurean luzaz egonak.
Zimentarriz ez dute asmo hutsala,
sustraiean kondaira euskaldunena,
hatsez eta egitez beterik dena,
gure baitara dator duten itzala.
Badarakuste ustez azpiko sena,
erdietsiz nortasun beharrezkoa,
alferrikan baitabil esku zekena.
Zigor izan duguna, indarrezkoa,
gogoetan ez zaigu desagertuko
egin arte urrezko zilarrezkoa.
© Alfonso Irigoien