Egiaren ilungunea

 

Ezin diot neurorri gezurrik esan

eritziaren kontra, ez dudan uste

oker edo zuzenik, dudan ikuste

makur edo arteza behar dut jasan.

 

Ilun dabil gizona, arro hantuste,

emakumea berdin, itsu ekinik.

Argiezak zeruan badu aginik,

ausikirikan hainbat buruko hauste.

 

Fedea dut, ordea, suntsitu ezinik,

amodiozko giltzaz gizakietan,

doan arte bizia ihes eginik.

 

Erne zaigun gogoa, nekaldietan,

utzi gura ez dugu honda dakigun,

ez rnendera dakigun atzerrietan.

 

 

© Alfonso Irigoien