Lehen eta orain
Iturribide aldean izan garade,
emazte ta semea batera enekin,
zenbait tigre tomatez Arestirekin
solacean aspaldi harturik gaude,
ardo beltza ondorik albora ezin,
iturriaren berri ez genekien
esanarren kaleak daramakien
norabidea letraz izenarekin.
Zaharra den Bilboko ardandegien
argitan zaida biztu lehen esana,
hitz egite, mintzatze, euskal herrien
gogo multiplikatu, zauri jarana.
Ume haur bat zen ari bustirik txixaz
ilunbetan kaleko kantoian gana.
© Alfonso Irigoien