Bere harrian
Anbototikan sutan datorren dama
loturik da gelditu Euskal Herrian,
sorginezko mugida badu gerrian,
adats urrezkoz dago lilurazko ama,
erretzen ez den sua, osagarrian
dirauen gar bizia, inkisizioz
desegin ez den kea, inon bizioz
eroriko ez dena, bere harrian.
Zahar dugun gogoa intuizioz
dadukagula zutik mundua deino,
bete gaitzan betiko geure azioz.
Ez dateke gurean bizia baino,
zuzi argiz biztua bizi bizirik,
iraganik bizitik gureganaino.
© Alfonso Irigoien