Oraino tente
Sakratua omen da zuhaitz gurea,
aritz zahar jainkozko, itzal egile,
iraganik duena neke ta bide,
libertatezko giltza, euskal narea,
beure gerizan dugu mintzoa kide,
bakearen usoa egan doana,
urratsik urrats dugu goretsi lana,
ez zen hara kontseiluz apez ta fraile.
Herriratuko alda berriz gugana
haren arnas osoa modu berrian!
Beteko alda gogoa, haren esana!
Berdetzea badakar bere orrian
esperantzaz beterik mundu zabala,
ez bekigu leizera une larrian.
© Alfonso Irigoien