Bidean zehar

 

Geratu den uraren askan sarturik

urruntzen gara pizkat bizitzetikan.

Bizitzea ez dago gelditzerikan,

bideari eutsirik, ondo gerturik

 

garamatza dantzari duen musikan.

Garaia du berritzen belaunaldiak,

gibelean daudela buru geldiak,

legekeriaz jorik, gogoz hilikan.

 

Badoazi aintzina aldi zaldiak

zaharra berri dela eten gabean,

gauden zuhur ta argi hara jalgiak.

 

Eta bada su ta garra gori labean,

opila da egingo samur samurra,

berriz garela bizi geure habean.

 

 

© Alfonso Irigoien