Amesa

 

Ibakaitz hau iragan nahirik nago,

zubirikan oraino ez baita egin,

aldiaren zuloan baitiot ekin,

mila urte aldenduz lehengorago.

 

Artaldea dudala hartu neurekin

sakon da biltzen ura errekakoa,

zakurra han zeharka korrika doa,

arnasestuka dator, eraman ezin.

 

Alde hartako ertzean egiten noa

baserri bat zabala teilatuduna,

sortu behar duena milako soa.

 

Orainera sarturik milakoduna

akabatu berri da eroririkan.

Euskal Herri berriak badu asuna.

 

 

© Alfonso Irigoien