Ez bedi alferrik gal
Hiru gauzatxo dira alferrik galtzen:
mendian den egurra, itsaeuria
ta pobreen arrazoi eder garbia,
boteredunak daki osturik saltzen.
Uztarripeko dabil Euskal Herria,
ahaltasun hondatuz ahuldu dela,
erdaldunez beterik kale ta gela,
sortuko alda sendo mundu berria!
Apur dezagun bermu gogo txepela,
boterea indartuz, kateak hautsiz,
arrazoirik gurean galduko ez dela!
Eroririkan gaude inori eutsiz,
gure burua geuk zain dezagun azkar,
ez gabiltzan gerora azpira jausiz!
© Alfonso Irigoien