Etena
Zuhaitzaren azpian batzartzen ginen
Gernikako hirian beti euskaldun,
mintzatzeko ginela herriz ahaldun,
ordainik ez al dugu berreraginen?
Batzar gabe bizia ez zen berbaldun,
mingaina zigun lotu atzerri gorrak,
zituela desegin indar gotorrak,
agerturik itxuraz ama ta zaldun.
Harturik gero Frantxok arma gogorrak
odol erreka zuen zakar prestatu,
izan nahirik Jainko eragin lorrak,
gurutzada izena zabal ospatu,
zakurrak ere dira bihotz hobeko:
Herri geurea digu guztiz naskatu.
© Alfonso Irigoien