Geurean

 

Nafarroan barrena Iruñealdean

Euskal Herria dugu lehen eta orain,

garai berri bat laster izateko zain,

erresumaren gatza badu galdean.

 

Euskaldunok hizkuntza beti geure gain

nahi dugu eraman geure herrian

helburutzat agertuz erdi erdian,

izatea bera da horrexen ordain.

 

Gizaldiak luzeak une larrian,

ahantzirik erroa, saldurik trukez,

amildurik leizeko zorroztarrian.

 

Zergatik gaitu bizi hogen beldurrez

patu oker gaiztoak geure etxean?

Askatuko algaitu zentzu zuhurrez!

 

 

© Alfonso Irigoien