Lorearen zain

 

Telefonoz deiturik izarretara

diz diz aditzen nuen urrezko argia,

handi ta ederra dela zeru erdia,

liluran so duguna negarretara.

 

Gauerdiko begi beltz, ilun hordia

egin zaigu geurean etxeko lagun.

Ageri da diztira, lehen zen urrun,

utzirikan zeharo lausoz garbia.

 

Zuhaitzaren azpian jarririk hiztun

biztuko alda berriro herri gurea

egundo erori gabe inoren zordun.

 

Izerdiaren fruituz daigun sarea,

baratzean garen gu euskaldun oso,

bakearen boterez dugun lorea.

 

 

© Alfonso Irigoien