Begira nago, begira

 

Zipresak zutik daude haizez kantuan

orratz baten rnoduan goruntz begira,

begira ta begira beldur ez dira,

jagonik oro tente ortu santuan.

 

Begira nago handik geure herrira.

Begira nago doinu nekezko batez.

Begira ta zain nago guduzko bakez

inoiz ote datorren beure irrira.

 

Antxinatik zen libro lehen izatez

jarri arte itoxe azpiko umil.

Orain baina bizi da loturik katez.

 

Gurago du gizonak borrokatzen hil

uztarripeko ume gertatu baino,

dadin lege berrian nortasuna bil.

 

 

© Alfonso Irigoien