Franfran
Kolorezko arnasa hartu ezinik
eraman izan gara luzaro baten,
edonor ari zela zer gura esaten,
armazko bat lurrean Jainko eginik.
Gaztetako garaian jasaten nuen
bizardun kaputxino mitxino zena,
atzerriko erdaldun bihotz lerdena,
zitzaigun gogoz ari arima edaten.
Franfrani Andre Maria, hori omena!
seguraski zitzaion inoiz agertzen,
ez bazen ere dogma, birtutez dena.
Orain naiz ni algaraz ta barrez lertzen
sakona den osina albora ezinik,
malko franko zaidala trabes okertzen.
© Alfonso Irigoien