Loratzea

 

Eta nola nintzen ni zimaur eta sats

arrosa nuen sartu sustrai ta guzti

neure barruko loan, laster zen busti

dolorezko ihintzaz bihur zedin latz.

 

Bedatsea da jalgi, lili eguzki,

ta printzaz lorezko pinporta fina,

zeruaren lilura usain egina,

baratze izar date, tintirintrauski.

 

Goibeltasun beltxaran hautsi ezina

presenteon aurresku, dantzari dantza,

euskal deihadar sendo, borroka zina,

 

badugula herrian geroko esperantza,

inoiz galdu ez dena, beti berria.

Ezalbailedi erakar amil leizerantza.

 

 

© Alfonso Irigoien