POEMA IN MEMORIAM T.S. ELIOT

 

Adrian Henri

 

ADRIAN HENRI 1932an sortu zen, Birkenhead-ean (Cheshire).

Liverpoolean bizi da  eta hiriko Arte Eskolako Zuzendaria da.

Paul McCartney beatlearekin kolaboratu eta, bere kontuaz,

Poesia eta Jazz-ezko diska batzu grabatu ditu.

 

 

Kanpoan egon izan nintzen lehenengo gaua & ez nuen periodikorik ez telea ikusi izan

&biharamunean norbaitek esan zidan kafean zu hil izan zinela

eta osaba urruti kutun bat hil egin bazitzaidan bezala izan zen

esku zaharrak saloi estraino handian

erregalo dirdirant berriak Gabonetan

eta ez nenkien zer senti

 

Urtetan zehar neure bizitza zure kafe-goilarez

                        neurritu nuen

 

Zure poemak mahai gainean logela hautsuetan

Zure LP bat soinu egiten Urtarrila arratsalde heze etenetan

 

Bitartean, berriro ere Eremuan:

Maureen O'Hara jantzi llabur batekin kulunka dabil Rhyl-eko dunetan zehar

Maitaleek grinaren fruitua jaten Liverpool-eko pub-etan

Alfred de Vigny-ri irakurten komunetan

Piano zahar handi bat zabaltzen eta curryzko usaina nabaitzen

INDIAKO MARRA AUTOBUS GELTOKI BATEAN AURKITURIK

Larrua joten gela ilundu batean desenbarko batean erasotutako atso bati entzuten

Neguaren lehen elur-malutak erorten niretzako bere poeman Piccadilly Garden-etan

Udaberrizko lehen seinuak plastikozko asfodeloetan hiri kontadoreetan

 

Maitaleek mun egiten

Euria erorten

Zakurrak korrika egiten

Gaua erorten

 

Eta zu «famili espiritu konposatu» isilik jaisten Canning Street luzeera euri eta lainozko gau batean.

 

 

 

© Adrian Henri

 

 

"T.S. Eliot euskaraz" orrialde nagusia