Jon Juaristik 1977an itzulia

 

Mistah Kurtz — he dead

 

 

GIZON HUTSAK

 

Guy Zaharrarentzako penike bat

 

 

—I—

 

Gizon hutsak gara,

Beterikako gizonak gara,

Elkargainean finkaturik,

Kaskoa lastoz beterik, Ai!

Gure ahots sikuak

Batera xuxurlatzean

Bare eta zentzugabekoak dira

Haizea belar ihartuan

Edo gure soto sikuan kristal apurtuen gainean

Arratoien hankak bezala.

 

Tankerarik gabeko irudi, kolorerik gabeko itzal,

Indar geldi, mugimendurik gabeko jestu.

 

Heriotzaren erreinura,

Begi zuzenez, abiatu direnek

Gogoratuko gaituzte, baldin eta gogoratzen bagaituzte,

Ez galdurikako arima bortitzak bezala, baizik eta soilik

Gizon hutsak,

Beterikako gizonak bezala.

 

 

—II—

 

Ametsetan aurkitzera ausartzen ez naizen begiak,

Heriotzaren erreinuan

Ez dira begi horik agertzen:

Hor, begiak dira

Zutabe batean eguzki-argi.

Hor, zuhaitz bat kulunka dago

Eta ahotsak dira,

Haizearen kantorean,

Itzaltzen den izar bat baino

Urrutiago eta solemneago.

 

Ez nadila hurbilago

Heriotzaren ametsezko erreinura

Jantzi nadila han ni ere

Maskara egokiez,

Arratoi ilajeaz, bela larruz, larre batean.

Makil gurutzatuak,

Haizea bezala portatuz,

Hurbilagotu gaberik.

 

Ez azken inkontru hori

Egunsentiaren erreinuan.

 

 

—III—

 

Hau da lur hila

Hau da cactus-ezko lurra

Hemen altzatzen dira

Harrizko irudiak, hemen gizon hil baten

Eskutik hartzen dute eskaria,

Itzaltzen den izar baten dirdirapean.

Honela da

Heriotzaren beste erreinuan

Esnatzea, bakarrik,

Xamurtasunez ikaratzen

Garen orduan

Mun egin nahi luketeen ezpainek

Harri apurtuari otoitzak tankeratzen Bute.

 

 

—IV—

 

Begiak ez daude hemen

Hemen ez daude begirik

Hiltzen diren izarren ibar honetan

Ibar huts honetan

Gure erreinu galduen ormaza apurtu

Honetan, inkontru-lekurik azkena.

Elkarrekin gabiltza ilunetan

Eta ez dugu hitzik egiten

Hibai aseko hondartza honetan bildurik.

 

Ikusi gabe, baldin ezpadira

Begiak berragertzen

Heriotzaren erreinu oskorritar honen

Izar eternoa,

Larrosa multifoliata bezala,

Bakarrik, gizon

Hutsen esperantza.

 

 

—V—

 

Here we go round the prickly pear

Prickly pear prickly pear

Here we go round the prickly pear

At five o'clock in the morning.

 

Idea eta

Errealitatearen arte an,

Mugimendua eta

Ekintzaren artean,

Erortzen da Itzala

 

                  Zeren Zurea baita Erreinua

 

Kontzeptzioa eta

Kreazioaren artean,

Emozioa eta

Erantzunaren artean

Erortzen da Itzala

 

                  Bizitza oso luzea da

 

Nahia eta

Ikararen artean,

Ahalmena eta

Existentziaren artean,

Izatea eta

Jaistearen artean

Erortzen da Itzala

 

                  Zurea baita Erreinua

 

Hona hemen nola amaitzen den mundua

Hona hemen nola amaitzen den mundua

Hona hemen nola amaitzen den mundua

Ez eztanda batez, kexa batez baizik.

 

 

 

© T.S. Eliot

© itzulpenarena: Jon Juaristi

 

 

"T.S. Eliot euskaraz" orrialde nagusia