IV. URETAN HERIOTZA

 

Phlebas Feniziarrak, duela hamabost egun hil zenak,

Ahantzi egin zuen kaioen oihua, eta itsaso sakonaren hantura

Eta irabazia eta galera.

                            Itsaspeko korronte batek

Zurrumurrutan bildu zituen bere hezurrak.

                                            Altzatuz eta eroriz

Zeharkatu zituen bere gaztaroko eta zahartzaroko epeak

Itsas arranpan sartzean.

                                    Jentil edo Judu

Oh zu lema gurpila biratu eta haizalderantza begira zaudena,

Har ezazu haintzat Phlebas, behiala zu bezain ederra eta altua izan zena.

 

 

 

© T.S. Eliot

© itzulpenarena: Joseba Sarrionandia

 

 

"T.S. Eliot euskaraz" orrialde nagusia