LAUGARRENA : LITTLE GIDDING
—I—
Neguaren bihotzeco uda-berria haren urtha-haroa da
Sempiternal baina ustel arrats-aldean,
Demboratic cincilica, polotic tropicora.
Egun laburra arguien denean, içotzez eta suz
Eguzqui motza datxeca gelari, stanquean eta canaletan,
Bihotzaren çargorria den hotz haice-gabean,
Reflectatzen duela mirail urtsu batetan
Dirdira bat, eguzquia erortzen hasten denean itsutasuna dena.
Eta dirdira adar-sua edo brazeroa baino intensoago horrec
Spiritu dorpea astintzen du: ez haiceric, baina urthearen dembora ilhunean
Mendecoste-sua, gelatzearen eta desgelatzearen artean
Arimaren odola ikaratzen da, eztago ez lur-usainic,
Ez gauça viciren usainic. Hau uda-berriaren dembora da,
Baina ez demboraren conventioneraco, orain hersi vicia
Ordu batez uritzen du elhurraren kimu transitorioac,
Udarena baino floratione arhinago batec, ez ernatzeric,
Ez cimeltzeric, ez generationeren schemaric eztuenac.
Non dago uda, uda zero inimaginablea?
Bide honetatic bahentor, seguru asco
Abiatuco hincen lekutic batere dudaric gabe
Hartuco huen bidea hartu ondoren, maiaztean
Bide honetatic bahentor, eridenen hituzque hersiac
Berriro uri maiatzean, eztitasun voluptuariorequin.
Berdin luquec jornadaren finean,
Gauez bahentor regue appurtu bat beçala,
Egunez bahentor certara hatorren jaquin gabe,
Berdin luquec, camino nekatsua abandonatu eta
Cerri-teguitic façada cikinera eta hil-harrira bihurtuco
Bahinz. Eta ethorri uste huen causa
Oscol bat baicic eztuc, significançazco açal huts bat
Ceinetic proposac bakarric hausten die behar-bada
Cumplitu eta guero. Cein proposic hartu ehuelaco,
Cein uste ukan huen finaren gibelean cegoelaco proposa,
Cein bere cumplimenduan alteratu delaco.
Munduco fina diren
Beste toki batzuc ere badituc, batzuc itsasoaren aha-pean,
Edo lako ilhun baten gainean, desertu batetan edo hiri batetan—
Baina hau duc hurbilena, lekuz eta demboraz,
Orain eta Ingalaterran.
Bide honetatic bahentor,
Edocein bide harturic, edonondic abiaturic,
Edocein demboratan eta edocein sasoinetan,
Berdin luquec bethi: alde batera utzi behar huque
Cençua eta notionea. Ehago hemen verificatzeco,
Heure burua instructzeco, curiositatea informatzeco
Edo reporte bat eramateco. Othoitza valido den lekuon
Belhauricatzeco hago hemen. Eta othoitza ecer da, ecen ez
Hitz-ordena bat, mente othoizlariaren
Occupatione conscientea, edo othoitz eguiten duen vozaren hotsa.
Eta vici cirenean hilec ezin erran cieçaçuquetena
Hil direneon erran dieçaçuquete. Vicien lengoagea
Baino harago suzco mihin batec dacar hilen communicationea.
Hemen, demboraric gabeco momentuaren intersectionea
Ingalaterra eta non ez da, bethi eta inoiz ez.
—II—
Agure baten mauncaco hautsa
Rosa erreec utzitzen duten hauts guztia da.
Airetic cincilicaco hautsac
Historia bat finitzen den lekua marcatzen du.
Hatsarequin hartutaco hautsa etse bat içan cen—
Pareta, çurezco çolairua eta sagua.
Sperançaren eta desesperançaren heriotzea
Airearen heriotzea da.
Beguien gainean eta ahoan
Uholdea eta leihortea dago,
Advantailaren aldeco gathazcan
Ur hila eta harea hila.
Sorho deserraitu eta compondua
Nequearen vanitatearequin ergueltzen da,
Alaitasunic gabe barre eguiten du.
Hau da lurraren heriotzea.
Urac eta suac succedatzen dituzte
Elguea, hiria eta laharra.
Urac eta suac truffatzen dute
Guc denegatzen dugun sacrificioa.
Urac eta suac usteltzen dituzte
Guc ahaztu ditugun fundatione hautsiac,
Sanctuarioa eta choroa.
Hau da suaren eta uraren heriotzea.
Goiza baino lehenago ordu dudakorrean
Gau interminablearen finetic hurbil—
Fin-gabecoaren fin recurrentean
Orbelec eztainuaren soinuarequin ceudela
Usa-arrac bere mihi dirdirantearequin
Bere lagun-emearen horizontea iragan ondoren
Beste arataric enuten etzen asphaltoaren gainean
Kea igaten cen hiru districtuen artean
Bat ediren nuen ibiltzen, alfertzen eta lehiatzen
Oilarite urbanoaren haicea resistitu baino lehen
Hosto metalicoen ancean niri bulçaturic beçala.
Honela, arratseco ilhun-nabarrean aurkitutaco lehen strangera
Challejatzen dugun scrutinitate punctatuarequin
Aurppegui behera-makurtuan fixatzen nincen artean
Eçagutu, ahaztu eta behin eta milatan orhoitutaco
Magistru cenduren baten beguirada terrepenteaz
Jabetu nincen; haren beguitharte belztuan
Spiritu familiar eta compondu baten beguiac
Batera intimatu eta inidentificable.
Honela officio doble bat hartu nuen eta oihu eguin nuen
Eta beste baten oihua enun ere nuen: «Cer! Hemen hagoa?»
Han ezpagueunden ere. Oraindic nincen berbera,
Neure burua besteren bat eçagutzen nuela—
Eta hura oraindic formatzen cen aurppegui bat; baina hitzac sufficitu ciren
Preceditzen çuten recognitionea compeltzeco.
Honela, haice communean complacent,
Gaizqui-entenitzeric egon cedin elkarri strainioegui,
Inon ez, ez lehenago ez gueroago, elkar ez topatzeco
Demboraren intersectionean concort,
Patrolla hil baten moduan ibili guinen pavaduratic.
Erran nuen: «Sentitzen dudan mirestea erraza duc,
Baina erraztasuna miresteco causa duc. Minça hadi beraz:
Ecin compreheni deçaquet, ecin rememora deçaquet.»
Harec: «Eztiat batere gogo berriz ere erran
Neure pensamendu eta theoria, ahaztu baitituc.
Bere proposeraco cervitzatu baitziren gauçoc; beude.
Hala heureac ere, eta besteec barka ditzatela
Regu eguic, hala nola nic ere regu eguiten diadan barka ditzaala
Onguia eta gaizquia. Ihazco fructua jan diate
Eta bestia aseac asca hutsa osticatu behar dic.
Ceren ihazco hitzac ihazco lenguageari appartenitzen çaizquio,
Eta gueçurzco hitzec beste voz bati itzaradoquitzen diote.
Baina, nola passageac eztaducan batere behaztoporic
Spiritu iraungui-gabe eta peregrinoarençat
Elkar guehiegui diruditen bia munduen artean,
Hala aurkitzen zitiat erran uste ukan eznituen hitzac
Inoiz revisitatu uste ukan eznituen carricquetan
Costa distante batetan neure gorputza utzi nuenean.
Gure eguitecoa minçagea cenez guero, minçageac
Tribuaren dialectoa purificatzera impellatzen baicaitu,
Eta mentea aurre-ikuste eta atze-ikusteraco urgitzen baitu,
Adinari reservatutaco dohainak aguer ditzadan
Hire vici-aroaren desbortxuaren gainean coroa bat eçartzeco.
Lehenic, cençu expirantearen frictione hotza
Encantamenduric gabe, ecein promesaric escaintzen eztuela
Fructu itzalu baten apporeric-ez mingotsa baizic
Gorpputza eta arima separatzen hasten diren artean.
Bigarrenic, rabiaren impotentia conscientea
Çoratasun humanoaren aurrean, eta barrearen
Lacerationea entrenitzen ezcaituenaren aurrean.
Eta finean, eguin dugun eta içan garen guztiaren
Reactionearen pena nekagarria, berant revelatutaco
Motivoen ahalgea, virtutearen exercitiotzat
Behin hartu huen eta orain inoren calteraco diren
Gauza gaizqui eguinen contura-erortzea.
Erguelen approvationeac quilicatzen eta ohorea cikintzen baitu.
Erroretic errorera spiritu exasperatuac proceditzen
Baitu, baldin su refintzaile harec restauratzen ezpadu,
Ceinean movitu behar haizen neurriz, dançari bat beçala.»
Eguna urrhatzen cen. Carrica desfiguratuan
Utzi ninduen, eta adarraren deiadarrean
Sarthu cen, valedictionezco manera batequin.
—III—
Maiz berdin diruditen hiru conditione daude
Elkarrenganic guztiz differitzen badira ere, hersi berean floratzen dira:
Noren bereari, gauçei eta personei atxequimendua, noren
Bereari, gauçei eta personei jariamendua; eta,
Bien artean hazten dela, indifferentia,
Heriotzeac vicitzea dirudien beçala beste biac dirudiena,
Biac vicitzeren artean dagoela — Asun viciaren eta hilaren
Artean florationeric gabe. Hau da memoriaren usagea:
Liberationeraco — ez gutiago amorioticacoa, desirac finitu
Ondorengo amorioaren despendioz, eta honela berdin futuroticaco
Nola passatuticaco liberationea. Horrela, herriraco amorioa
Gueronen actione-lekuari atxequimendu beçala hasten da
Eta azquenean aurquitzen du actionea importantia gutico,
Baina ez guztiz indifferente. Historia servitute ahal dateque,
Historia libertate ahal dateque. Ikus, orain desaguertzen dira
Aurppeguiac eta lekuac, ahal beçala on eritzi cien egoarequin,
Beste manera batez berriztatuac eta transfiguratuac içatera.
Bekatua necessario da. Baina
Oro içanen da ongui, eta
Gaua guztiac içanen dira ongui.
Gogoeta eguiten dut, berriro, leku honetaz,
Inori ecin gommenda daquidion jendeaz,
Jathorriric eta atseguintasunik gabecoa,
Baina batzuc genio peculiar batetaco,
Guztiac genio commun batec joricaco,
Dividituric dauden gathazcaz unituric;
Gogoeta eguiten dut rege batez ilhun-nabarrean,
Hiru guiçonez, eta guehiagoz, urkaberan
Eta beste guti batzuez, hemen eta deserrian,
Beste leku batzutan hil cirenac, eta
Itsurik eta gueldiric hil cen batez;
Cergatic celebratucoago ditugu
Hil ciren hauc orain hiltzen direnac baino?
Ezta hau atzeraco campan-jotze bat,
Ez eta encantamendu bat ere,
Ceinarequin deit rosaren spiritua.
Ecin reviva ditzaquegu factione çaharrac
Ecin restaura ditzaquegu politica çaharrac
Atabal antiguo bati ecin jarraiqui gaquidizquio.
Guiçon hauec eta opposatzen çaizquienec
Eta azquen hauei opposatzen çaizquienec ere
Silentioaren constitutionea acceptatzen dute
Eta alderdi bakar batetara bilduric daude.
Cer-ere heretatu baitugu fortunatuenganic
Vençutuei hartu eguin diegu
Utzi behar cigutena —symbolo bat:
Heriotzean perfectatutaco symbolo bat.
Eta oro içanen da ongui eta
Gaua-classe guztiac içanen dira ongui
Motivoaren purificationeagatic
Gure supplicamenduaren fundamentuan.
—IV—
Uso descendenteac urrhatzen du airea
Terrore incandescentezco garrez
Ceinarequin mihinec declaratzen baitute
Bekatutic eta erroretik descargu bakoitza.
Sperança edo desesperança bakarra
Pyratic pyrara hautaeran datza—
Surtatic sua redemi gaitzan.
Beraz, norc çuen tormentua asmatu? Amorioac.
Bothere humanoac ecin removi deçaqueen
Garrezco athorra intolerablea eho çuen
Escuen guibelean dagoen icen
non-familiarra da amorioa.
Bakarric vici gara, bakarrik suspiratzen dugu
Suac eta suac consumituric.
—V—
Guc hatsapen daritzagun hori maiz fina da
Eta hatsapen hartzea fina ematea da.
Hasi, finetic hasten gara, eta phrase eta sententia çucen bakoitza (han non hitz bakoitza bere lekuan baitago,
Besteac supportatzeco eguitecoa bethez,
Hitz ez diffidentea ez ostentatua,
Çaharraren eta berriaren commercio erraza,
Hitz commun exacto baina vulgaritateric gabecoa,
Hitz forma eta preciso baina ez pedantea,
Elkarrequin dançatzen consortio completoa),
Frase eta sententia bakoitza fin eta hatsapen
bat da,
Poema bakoitza epitaphio bat, eta actione guztia
Urrhats bat da tailura, surtara, itsasoaren eztarrira
Edo harri ilegible batetara: eta handic hasten gara:
Hiltzen direnequin hiltzen gara:
Ikus, haic badoaz, eta gu haiequin goaz.
Hil direnequin jaio gara:
Ikus, haic badatoz, eta gu berequin gacazqui.
Rosaren momentua eta ametzaren momentua
Duratione berdinecoac dira. Historiaric gabeco populu bat
Ezta demboratic redemitu, ceren historia baita
Demboraric gabeco momentuezco arau bat. Honela neguco
Arratseon, chapera retiratu honetan arguia doanean,
Historia orain eta Ingalaterra da.
Amorio honen erakarreraquin eta dei honen vozarequin.
Explorationea eztugu utzico
Eta exploratione guztiaren fina
Içanen da has ginen lekura arrivatu
Eta hura lehen aldiz ezagutu.
Ate ez-ezagutu eta rememoratutic
Lurrean descovertzeco azquena
Hura hatsapenean cela içanen denean;
Hibairic luceenaren ithur-buruan
Cararacta ezcutatuaren voza
Eta sagarraren çuhaitzean haurrac
Eçagutu gabe, ceren ezpaitziren bilhatuac içan
Baina enunac, erdi-ençunac, guelditasunean
Itsasoaren bia uhinen artean,
Arhin, orain, hemen, orain, bethi—
Simplicitate completozco conditione bat
(Edocer gauçac baino gutiago costatzen eztuena)
Eta oro içanen da ongui eta
Eta gaua-classe guztia içanen da ongui
Noiz-ere garrezco mihinac lothuco baitira
Suaren corapilo coroatuan eta
Sua eta rosa içanen baitira bat.
© T.S. Eliot
© itzulpenarena: Gabriel Aresti